Hôpital de la Côte basque 13, avenue de l'Interne J. Loëb 64100 ...

icon

2

pages

icon

Basque

icon

Documents

Écrit par

Publié par

Le téléchargement nécessite un accès à la bibliothèque YouScribe Tout savoir sur nos offres

icon

2

pages

icon

Basque

icon

Documents

Le téléchargement nécessite un accès à la bibliothèque YouScribe Tout savoir sur nos offres

Gizarte osoak onartuko duelarik adineko pertsona menpekoek heldu gisa dauzkaten libertateak eta gizaki gisa daukaten duintasuna osoki errespetatuak ...
Voir icon arrow

Publié par

Langue

Basque

 
   Hôpital de la Côte basque 13, avenue de lInterne J. Loëb 64100 Bayonne Tel : 05 59 44 35 35       
                                                            Gizarte osoak onartuko duelarik adineko pertsona menpekoek heldu gisa dauzkaten libertateak eta gizaki gisa daukaten duintasuna osoki errespetatuak izateko eskubidea dutela, araudi hau bere izpirituan aplikatuko da.          Bizi hautua. Adineko pertsona menpekoek orok libroki hautatzen dute beren bizimodua.          Bizilekua eta ingurunea. Adineko pertsona menpekoak berak hautatzen du bere bizilekua, bere beharrei egokitua, berea izan dadin ala zahar-etxe batean kokatua.          Bizi sozial bat, nahiz elbarritua izan. Adineko pertsona menpekoek orok komunikatu, lekuz aldatu eta gizarte-bizian parte hartzeko eskubidea atxiki behar dute.          Ahaideen edo lagunen presentzia eta parte hartzea. Familiako harremanen eta lagunarteko sareen mantentzea ezinbestekoa zaie adineko pertsona menpekoei.          Ondasuna eta errentak. Adineko pertsona menpekoek orok beren ondasunaren eta errenta erabilgarrien jabetza atxikitzeko eskubidea izan behar dute.          Ihardueraren balorizapena. Adineko pertsona menpekoak oro ihardueren egiten segitzera sustatu behar dira.  
        Kontzientzia-askatasuna eta erlijiozko jardukizuna. Adineko pertsona menpekoek orok hautatu dituzten erlijiozko edo filosofiko ihardueretan parte hartzeko eskubidea dute..          Autonomiaren mantentzea eta aurrea hartzea. Menpekotasunaren aitzineurria ezinbestekoa zaio zahartzen ari den pertsonari.      
             Arten hartzeko eskubidea. Adineko pertsona menpekoek orok, beste edozein pertsonak bezala, baliagarri zaizkien arten hartzeko eskubidea dute.           Eskuhartzaleen trebakuntza. Adineko pertsona menpekoak behar dituen artak eskuhartzale trebek eman behar dituzte, hauen kopurua beharren heinekoa izanik.           Bizi amaieraren errespetua. Artak eta laguntza eman behar zaizkie bai bizia amaitzen zaion adineko pertsonari, bai eta haren familiari ere.           Ikerketa : lehentasun bat, betebehar bat. Zahartzea eta mendekotasuna aztertzen dituen diziplina anitzetako ikerketari lehentasuna eman behar zaio.            eta pertsonarenEskubideen erabilera zuzenbidezko babespena. Pertsona menpekoaren ondasunak babestuak izan behar dira. Pertsonak berak ere babestua izateko eskubidea du.           Informazioa, bazterketaren aurka borroka egiteko biderik onena. Gizarte osoak informazioa hartu behar du adineko pertsona menpekoek jasaten dituzten zailtasunez.                            Itzulpena / Traduction :   
 
 
Voir icon more
Alternate Text