Egun hon Xiberoatik. Duela bost urte Xiberoan sortu da Tokia antzerki taldea. Pastorala eta maskaradez gain bere ekarpena eman nahi duena euskal ikuskizuneri. Hona sortu ditugun edo/ta parte hartu dugun sorkuntza batzuen adibideak Abbadiaren Izarrak (Itxaro Borda) AMAMatalaz(Joseba Sarrionaindia) Mintza (Xiberoako esanaldi arrunten inguruan jolasketak) Potiko Beltza (Stefan Wul, Euskal Irratiakentzat, 35 ostokada) Forum Antzerkia (Augusto Boalen teknikoaren berme) La Moscheta (Ruzante XVI. mendeko italiar obra bat) Mauleko antzerki elebidun Festibalaeta kudeantza, sortzea Xiru Festibala(kale eta tauladako jokoak) Tailerakeskoletan eta helduentzat… Debrü Ixila(Xuberotar euskalkian) KAUTERA / KHAOS TERRASarhitz honen bidez , nahi ginuke zuen partaidetza eskatu ditugun xedeen laguntzeko . Ondoko orialdetan , xeheki aurkezturik dirade ditugun helburuak. Espero dugu zuen kuriositatearen piztea aurkeztutako proiektuekin. Dena den , prest gira zuzenki zuekin mintzatzera beharra senditzen balinbaduzue, hanartean irakurketa hon , eta laster arte. Lavoye J.
KAUTERA, maskaradak oinarritzat dituen ikusgarri ibiltaria da, maskaradetako pertsonaia, musikariak eta dantzari batzuk agertzen baitira bertan baina gaurkoturik, « Tokia » antzerki taldearen begirada bereziari esker… Antzinako euskal ihauterietan bezala, denboraz kanpoko mundu batean murgiltzen da ikuslea ikusgarri honen bidez. Ihauteriak iturburu izanik, zankaluzeetan agertzen diren Kautera pertsonaia zirtzil bezain misteriotsuek bazterrak harrotzen dituzte. Pertsonaia horiek, bizien eta hilen munduko lekuko izanik, gizartearen zibilitate okerrez irri egiten dute. Gure gizartearen gora beherak jorratzen ditu, adibidez kontsumismoa, eta honekiko izan dezakegun menpekotasuna Artista saldoa, su-joko eta elektro-folk musika karro bat aitzindari duela badabila, eta atzetik 50 bat joarez osatutako, ardi saldo bat bailitzan, 3 metrotako burdinezko borobil batek segitzen ditu. Sorkuntza honen behar bezala apreziatzeko gauaz jokatu behar da, erabiliak diren su efektuei esker, ikuskizun honek begirada berezi bat ematen baitie hiriko eraikuntza eta eraikin historikoei. Horrez gain, ikuskizun honetan batzen dira, tokian tokiko kultur eragile diren dantzari, kantari, musikari eta gaineratikoak. Eragile ezbardin guzi hauen uztartzeko, aurretik tailerrak burutzen dira, sorkuntza eskeinia izanen den hirian berean. Guretzat trukaketa lan guziak aberasgarriak dira oso, eta are gehiago mugaz gaindikako harremanak.
Baldintzak 1/ 4 metroko zabalerako kaleak, eta gutxienez 5 metroko goratasunekoak. 2/ 20 metrotako plaza ala espazio bat. 3/ makineria eta tresneriare instalatzeko egun bat. 4/ Instalazioaren errazteko kamioien gune ezbardinetara sartzerik izateko ahalaren ukaitea, eta materialaren babesteko segurtasun talde baten izatea. (3 pertsona gutxinez). 5/ Materialaren gordetzeko egoitza ala aterbedun leku itxi bat.
KAUTERAibilaldia ikusgei bat da Xiberoko maskaradetarik elkirik, ageri dira hanko arizaleak, müsikak eta dantzak. Leheneko eüskaldün ihautiri zahar hori bezala, denboraz kanpoko mündü batetan ebilten da. Ihautiriko egitateaz beraz haziri gira, tzintzarroska herosdün baten eskentzeko. Zankalüze eli bat, Kauterak, batetan buhame eta belhagile mixterius, hürrüntik jinik, berekarzalantaketa so egileak, hastapeneko mixteriotan, eramaiten dütüe.Harzalanta horik, biziren eta hileen mündüko jakile arrahentak, trüfatzen dira lotsez, eta gure gizontarzün zibilizatearen okerrak erakasten dütüe. Müsika karro batek saldoa erabilten dü, alximiaren bertza sü urtukitzen düana, eta oraiko elektro folk müsika bat barreatzen düana. ''Transesphère'' batek jarraikitzen dü, 3 metrako bürdüinez borobil bat, 50 tzintzarriz alageratürik, ardi saldo handi bat bezala erabilten gititzü. Ikusgei honek, bere ahala oro hartzen dü gaüaz jokatürik delarik. Erakasten dü ezinagoki gure gizartearen gorabeherak. Hedatzen dü ordüan mixterio bat, sobera hüllantzen direnen lotsarazteko. Gisa hanitxetako ikusgeia, mintzaje itxüradüna erabilten düana,KAUTERA / KHAOS TERRAezpazioan hurtzen da, monümentak baliatzez. Leküko eta hiriko etxeak baliazten dütü. Igaraiten ginen leküko amatür saldoak nahi dütügü bildü. Horrek erakasten dü behar dela lehenik jarri artiste egongia eli bat, haiekin egiteko gurekin joka ditüan. Kostümatürik gira holako jeien errezebitzea. Guretako, holako kültür harremank aberatsgarri dira. Eskentzen dügü ere, ikusgei hortarik, ihaute emanaldi bat, ekarten beit dü mixterioa eta alagetarzüna. Herots eta kerekin, Kauteren ibilaldiak mustrak lagüntzen dütü, edo saldoan sartzen da harridüaren ekartez.